Leartibai Garapen Agentziak GARAPEN elkartearen Batzar Nagusian parte hartu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko abendua I

Leartibai Garapen Agentziak, 2019ko azaroaren 26an Zallan egin zen, GARAPEN elkartearen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) Batzar Nagusian parte hartu zuen, gainerako bazkideekin batera.

Batzar Nagusia 2020. urterako ekintza planaren aurkezpenarekin hasi zen. Ondoren, gonbidatuen txanda izan zen. Horrela, Juan Ramon Urkijok, Zallako alkatea, ongietorria eman zien bertaratu zirenei eta Zallan eta eskualdean garapen ekonomikoa bultzatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen. Angela Eguiak, Gordexolako alkatea eta Eudeleko ordezkaria, 2030 agendaren esparruan euskal tokiko garapenerako gako estrategikoak azaldu zituen. Halaber, Marcos Murok, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gazteriako Sailburuordea, Euskal Enplegu Zerbitzuan emango diren aldaketak aurreratu zituen. Azkenik, Fernando Nebredak, GARAPEN elkartearen zuzendaria, erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren eta garapen agentzien lanaren garrantzia nabarmendu zuen.

GARAPEN Euskadiko tokian tokiko erakundeek eratutako garapen-agentzien elkartea da.

Lurraldea dinamizatzeko helburuarekin, garapen agentziak aurrera pausoak ematen ari dira ondorengo funtsezko alderdietan:

 

Horretarako jarduketa-eremu ezberdinetan lan egiten dute eta partekatzen dituzte:

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2
week 32 3 4 5 6 7 8 9
week 33 10 11 12 13 14 15 16
week 34 17 18 19 20 21 22 23
week 35 24 25 26 27 28 29 30
week 36 31