Ogasunen sistema berria: TICKETBAI

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2021eko ekaina I

Jakina denez, hiru foru-aldundiek, modu bateratuan, TicketBai sistema ezarri dute. Horren bidez, zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dira; bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jarduerenak.

TicketBAI, zer da? Nori eragiten dio?

TicketBAI fakturazio-software bat da, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko dutena. 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta bi helburu nagusi izango ditu:

1.     Zerga-iruzurraren aurkako borroka indartzea.

2.     Zergadunari eskaintzen zaion laguntza hobetzea, zerga-betebeharrak betetzea erraztuz.

Horrela, Balio Erantsiaren gaineko Zergari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari edo Sozietateen gaineko Zergari dagozkien autolikidazioak aurkeztu aurretik, zergadunak bere esku izango du autolikidazioaren zirriborroa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Zirriborro horren gainean zerga likidatzeko behar diren datuak eta dokumentazioa aldatu edo aurkeztu ahal izango ditu.

Jardunaldi informatiboa

Hori dela eta, Leartibai Garapen Agentziak jardunaldi informatibo bat antolatzea erabaki du, neurri berri horrek eragiten dien negozio eta software garatzaileei zuzenduta. Bertan, Torrealday aholkularitzako teknikari bat izango da azalpenak ematen eta TicketBAI-ren inguruko informazioa eta prestakuntza ere emango da. TicketBai-ri buruzko jardunaldia Ekainaren 22an, 15:00etan eskainiko da, Markina-Xemeingo Berrikuntza gunean.

Era berean, erreminta horretaz baliatzeko bi dirulaguntza daude erabiltzaileen eskura, negozioaren tipologiaren arabera.

1.     Eusko Jaurlaritzako-MEC 2021

-      Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea:

·       Saltokiaren kudeaketa hobetzeko ekipo informatikoak, informatika-aplikazioak eta kudeaketarako softwareak.

·       Salgaien baskula elektronikoak eta Kutxa erregistratzaileak.

·       TicketBaisistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.

               Eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 26a.

2.     Eusko Jaurlaritzako-EMET 2021

-      Enpresa digitalizazioan aurrera egiteko soluzio teknologikoak ezartzea.

Eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 11.

Informazio gehiago:  Leartibai/dirulaguntzak

Halaber, Leartibai Garapen Agentziak informazio eguneratua (neurriak, formakuntza, jardunaldiak, beste erakunde batzuen dirulaguntzak…) eskaintzen du bere webgunean www.leartibai.com eta sare sozialetan (Twitter, Facebook, Instagram). Telefono bidezko kontsultak egin nahi dituztenek 94 616 90 88 zenbakia erabil dezakete.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2 3 4 5
week 36 6 7 8 9 10 11 12
week 37 13 14 15 16 17 18 19
week 38 20 21 22 23 24 25 26
week 39 27 28 29 30