Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren 13. ediziora aurkezteko epea zabaldu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko maiatza I

Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, urtero antolatzen duten Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren 13. edizioa abiarazi dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako lehiaketa honetara proiektuak aurkezteko azken eguna maiatzaren 24a izango da.

Lehiaketara, 2018 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarrita edo 2019an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaile guztiak aurkeztu daitezke. Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen ekimen honek bi modalitate eta aipamen berezi bat bereizten ditu edizio honetan:

·                    - Negozio ideia berritzaileak. 2.000€-ko saria.

- Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak. 1.500€-ko saria.

- Aipamen berezi gisa, Emakume ekintzaileari banatuko zaion 500€-ko saria. 

  Oharra: sariak ez dira beraien artean bateragarriak izango.

Saria eskuratzen duten ekintzaileek Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean dagoen enpresa-haztegian kokatzeko erraztasunak izango dituzte eta, enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza jasoko dute erakunde antolatzaileen eskutik. Halaber, erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, eta lehen bi modalitateetan saria jasotzen dutenei, beraien proiektuak sustatzeko lagungarri izango zaien bideo promozional bana ere oparituko zaie aurtengo edizioan.

Sari banaketa ekainaren 7an izango da Etxebarrian ospatuko den Lea-Artibaiko Ekintzaile Egunaren baitan antolatuko diren ekimenekin batera.

Lehiaketan parte hartzeko interesa duten guztiek informazio zabala, inskripzio orria eta lehiaketaren oinarriak eskuragarri izango dituzte Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroaren bulegoetan eta webguneetan / www.azarofundazioa.com / www.leartibai.com /

Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko bi erakunde hauek beraien misioaren baitan jasota dute enpresa berrien sorreraren alde lan egitea, eta ekimen honekin, ekintzailetza kultura hedatzeko eta enpresekin erlazionatutako ekimen berriak sustatzeko ahalegin berezia ere egiten dute. Horrela, bere edizio guztietan 200 proiektutik gora aurkeztu dira lehiaketara eta inoiz ez da saririk esleitu gabe gelditu. Guztira, 35 proiektu saritu dira eta 75.000€ baino gehiago banatu dituzte erakundeok sarietan.

Lehiaketaren oinarriak ikusteko eta izena emateko sartu hemen.

 

*Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.

Antolatzaileak:                                                                                                                                                                                       

                                                                                              

Laguntzailea:

 

 

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2
week 32 3 4 5 6 7 8 9
week 33 10 11 12 13 14 15 16
week 34 17 18 19 20 21 22 23
week 35 24 25 26 27 28 29 30
week 36 31