Lea-Artibaiko elikadura estrategia ekintzetara pasatzeko prest

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko abendua

Eskualdeko elikadura estrategiaren jarraipen bilera izan da abenduan. Bertan, arduradun publikoak eta estrategian parte hartzeko aukera izan duten sektoreak izan dira gonbidatu nagusiak: nekazariak, ganadudunak, transformatzaileak, arrantza sektorekoak, merkataritza eta ostalaritza alorrekoak edota jangela kolektiboetakoak, besteak beste.

Bileran 2018an zehar jorratu den estrategiaren berri eman da. Era berean, jarraitutako pausuak eman dira aditzera eta langintza horretatik atera diren lan-ildoak, helburuak eta ekintza plana aurkeztu dira. Horrez gain, 2019rako martxan jarriko den gestio planaren zirriborroa ere aurkeztu da.  

Elikadura estrategiaren ardatz izango da elkarlanerako proposatzen den antolaketa era. Proiektura atxikitzen diren guztien artean osoko bilkura bat osatuko da eta honen menpe egongo da elikadura mahaia. Mahai hau arlo eta azpisektoreetako ordezkariek osatuko dute eta estrategiaren jarraipena egitea izango da bere funtzio nagusienetakoa. Honen azpian egongo dira lan mahaiak eta azpitaldeen mahai iraunkorrak. Lehenak ekintzak egin eta nola egin erabakitzeko izango dira eta bigarrenak azpitalde horretan sortu daitezkeen egoerak aztertzeko eta lantzeko.

Hala ere, proiektu dinamikoa den heinean, egoeraren arabera moldatzen joango da

Azkenik, marka eta lema ere aukeratu dira eta hurrengo hilabeteetan emango da horren berri. Egun, proiektura atxikimenduak lortzeko unea da, ongi etorriak izango direlarik proiektuarekin bat egin nahi duten guztiak.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5
week 2 6 7 8 9 10 11 12
week 3 13 14 15 16 17 18 19
week 4 20 21 22 23 24 25 26
week 5 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe