e-Haizebarri / Merkataritza eta mikroenpresak
Prosumitzailea, XXI. mendeko kontsumitzailea
I 2021eko ekaina I
Bezeroen eta enpresen arteko elkarreragina erabat aldatu da. Orain, erabiltzaileek produktuak eta zerbitzuak hobetzen laguntzen dute, hainbat kanaletan aktiboki parte hartuz; prosumitzaile gisa ezagutzen dira. Prosumitzailea kontsumitzen dituen produktu eta zerbitzuen ekoizpenean rol aktiboa duen erabiltzailea da, batez ere eraldaketa digitalaren ondorioz.
Globalizazioarekin eta aurrerapen teknologikoekin, kontsumitzaileak informatzeko eta elkarri eragiteko bideak aurkitu ditu: lehenik eta behin, kontsultatu, gero kontsumitu eta, ondoren, bere esperientzia balioztatu eta partekatu egiten du. Horrela, komunitatean eragina duten iritziak sortzen ditu, eta markek entzun egingo dituzte, blogek, foroek eta sare sozialek ematen duten ikusgarritasunari esker.
Internauten % 81ek baino gehiagok adierazi du ahoz aho fidatzen dela, eta % 87k uste du gomendio horiek erabakigarriak direla zer erosi erabakitzeko orduan. Atari espezializatuak dira iritzi horiek ezagutzeko bide erabilienak (% 59). Horien atzetik daude sare sozialak (% 38) eta blogak (% 31). Sare sozial erabilienak Facebook, Twitter eta LinkedIndira.
Prosumitzailea, bere eragin ahalmenari esker, produkzio prozesuaren zati da.
Prosumitzailearen ezaugarriak:
• Erabiltzaile hiperkonektatua da: edozein unetan, edozein lekutatik eta edozein gailuren bidez.
• Bere iritzia ematea gustatzen zaio: sortzen duen edukiak onura ekonomikoak ematea bigarren mailakoa da, bere interes nagusia da ahotsa izatea, berari entzutea, iritzia ematea eta beste erabiltzaile batzuek kontuan hartzea.
• Kritikoa da jasotzen duen informazioarekin: aztertu, konparatu, probatu…eta beste kontsumitzaile baten iritzia saltzaileak eman diezaiokeen informazioaren aurretik jartzen du beti.
Nola txertatu prosumitzaileen ezagutza zure negozioan?
• Bere iritzia feedback espezializatu gisaerabili: hainbat produkturen merkatu-azterketak tresna baliagarriak dira oraindik ere, bezeroak ikuspegi errealista batetik ezagutzeko aukera ematen baitute.
• Eskaini postu bat beta fasean dauden zure produktu edo zerbitzuen aztertzaile gisa: produktu-linea berri bat ofizialki merkaturatu aurretik bere iritzia kontuan hartzen baduzu, baliteke beste negozio “berri” batzuek eskaintzen duten batez besteko eskaintzaren gainetik dagoen produktu batekin merkatura iristea.
• Egin ezazu edukia sortzeko zure taldearen parte: bezero kopuru handiagoa hurbilduko da zure markara zure konpainiatik kanpoko pertsona bat baldin baduzu. Utziozu modu askean eta benetakoan hitz egiten, eta zure bezeroek iritzi zintzoa ikusiko dute, konfiantza emango diena eta saltzen duzun zerbitzutik edo produktuetatik hurbil sentituko dituena.
• Hori guztia indartu egingo da zure prosumitzaileak dagoeneko ongi garatutako eta ezaguna den marka pertsonala badu: influencerra.
Informazio gehiago nahi izanez gero sartu hemen.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL