Denda eta tabernek ordainketa elektronikoa edo txartel bidezko ordainketa onartu beharko dute 30 euro baino gehiagoko erosketetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko ekaina

PSD2 arau berriak ezartzen duenaren arabera (2018/05/18an onartutako 2015/3 Zuzentarau Europarra desagerrarazten duen Ordainketa Zerbitzu Lege-aurreproiektuan ezarritakoa),  araua indarrean sartzen denean profesional guztiek eta mota guztietako dendek billeteak eta txanponak ez diren metodoren bat onartu beharko dute ordainketatzat erosketa 30 eurotik gorakoa denean.

Baina eskudirua ez den ze aukera dauka sektoreak?

•  Kreditu edo zordunketa txartelen bidezko ordainketa

• Ordainketa hastapen zerbitzuak, hau da, ordainketa elektroniko sistemak, esaterako bankuarekin zuzenean konektatuta dagoen aplikazio bat, diru-zorro birtual bat edo fintech izenez ezagutzen diren beste aplikazioetako bat.

Ze onura ditu honek eroslearentzat?

• 30 euro baino gehiagoko erosketak eskudirua erabili gabe ordaindu ahal izango ditu

• Txartelari edo beste ordainketa metodoari iruzurrezko erabilera ematen bazaio, galtzen bada edo lapurtzen badute eta horren ondorioz  baimendu gabeko ordainketa operazio bat gertatzen bada, bezeroak ordaindu beharreko galera maximoa 150 eurotik 50era jaitsi da.

Informazio gehiago hemen.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Martxoa 2023 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 9 1 2 3 4 5
week 10 6 7 8 9 10 11 12
week 11 13 14 15 16 17 18 19
week 12 20 21 22 23 24 25 26
week 13 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe