Zure negozioan marka egiteko ezinbestekoak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko urria

Gehiago saltzeak kezkatzen zaitu: hobeto erosi, eskaintzak egin, pertsuasio teknika berriak ikasi… Horrek zure marka ahaztea eragin dezake, eta azken finean, zure marka da besteek zutaz pentsatzen dutena. Baina nola kontrolatu jendeak zure negozioaz pentsatzen duena?

Marka batek bizia izan behar du eta bere bezeroei eta hauen beharrei egokitzeko gaitasuna izan. Horregatik, argi izan behar duzu zure marka ze bezero segmentutara iristea nahi duzun. Gainera, ezinbestekoa da zure markak hurrengoa izatea:

Ikuspena. Zure marka ikusgai egiteko toki onena zure salmenta puntua da: errotulazioa, packaging-a, poltsak…

Konfiantza. Ezinbestekoa da bezero berriek zure negozioa ezagutzen duten pertsonen testimonio edo iritzietara sarbidea izatea.

Ezberdintasuna. Zaindu ezberdin egiten zaituzten xehetasun txikiak. Izan autentikoa, gogoratu nondik zatozen eta gauzak modu batera edo bestera egitera bultzatzen zaituena.

Koherentzia. Zure markak esaten eta egiten duenaren artean.

Labur esanda bezeroek erosketa esperientziaren protagonistak izan nahi dute eta erosten duten produktu edo zerbitzua bere egitea bilatzen dute. Inoiz baino gehiago, pertsonok benetakoa dena bilatzen dugu, esperientzia, produktuekin eta beste pertsona batzuekin loturak sortzea.

Informazio gehiago hemen.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2 3 4 5
week 36 6 7 8 9 10 11 12
week 37 13 14 15 16 17 18 19
week 38 20 21 22 23 24 25 26
week 39 27 28 29 30