e-Haizebarri / Merkataritza eta mikroenpresak

Atera etekina bezeroen kexei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko azaroa

Inori ez zaio gustatzen kexa edo erreklamazio bat jasotzea bere negozioan. Justifikatuak izan edo izan barik ere, bezeroen kexek umore txarrez jartzen gaituzte eta mindu sarritan ere bai.

Hoberena bezero baten kexa bat, beranduegi izan baino lehen, norberarengana iristea da. Horretarako kanalak errezatarazi behar zaizkie bezeroei. Normalean bezeroak momentuan espresatzen du bere atsekabea produktu edo zerbitzu batekin dendan. Hori da momenturik onena kexa ulertzeko, bezeroari entzuteko eta konponbide bat eskaintzeko.

Kexa baten aurrean onena lasai mantentzea da, sentimentuak alde batera laga eta era razional batean egotea. Akatsak onartzeko eta konponbide bat eskaintzeko ordua da.

·       Prezioak eta tarifak:argi utzi beti

·       Stock falta:esan bezeroari bueltatzeko dendara edo bere etxera bidali.

 

·       Aldaketak:produktua aldatu edota konponketa azkar bat eskaini.

·       Itzultzeak: Bezeroak erosketa egiten duen unean, oso argi utzi behar zaio noiz arte itzuli dezakeen produktua, ticketa erakustea beharrezkoa dela eta zein artikulu ezin diren itzuli.

·       Esperientzia txar bat:Onena bezeroei arretaz entzutea da, etorkizunean zerbitzua hobetzeko.

Garrantzitsua da erreklamazio, kexa eta bezeroen arrazoien kontrola eramatea. Probetxua ateratzeko aukera paregabea izan daiteke eta berriro ez gertatzeko.

Eta kexa bat justifikatu barik denean? Azalpen bat eskaintzea da onena, zergatik ezin zaion erantzun bat eman justifikatu bariko kexa horri. Bezero gehienek ulertuko dute eta ez badute ulertzen jabearen esku dago nola konpentsatu. Bezero horrek zer nolako balioa du negoziorako?

Irakurtzen jarraitzeko sakatu hemen.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2 3 4 5
week 36 6 7 8 9 10 11 12
week 37 13 14 15 16 17 18 19
week 38 20 21 22 23 24 25 26
week 39 27 28 29 30