e-Haizebarri / Turismo
Enpresa turistikoek eskatzen dituzten profil profesional berriak
2018ko maiatza
Bidaiatzeko modua aldatzen (turista hiperkonektatuak, gero eta segmentatuagoak, interes ezberdinekin…) eta berrikuntza teknologikoa sektore turistikoan zabaltzen doan heinean, enpresa turistikoetako giza baliabideetako sailek profil profesional ezberdinak eskatzen dituzte, batez ere negozioen eraldaketa digitalarekin zerikusia daukatenak. Izan ere, turismo alorreko material digitalak premiazko birziklatze baten beharra dauka.
Online salmentei, marketin digitalari eta bezeroak erakartzeko trafikoa jasotzeri buruzko ezagutzak dituzten profesional berriak behar dira eta baita big eta small data analistak ere. Izan ere, enpresek gero eta informazio gehiago daukate baina ez dakite nola kudeatu.Turijobs lan atarian marketineko arduraduna den Sudana Beltran-ek azaldu duenez, hori da turismoaren lan merkatuan mota honetako profilak horren ondo baloratuta egotearen arrazoia.
Hemen informazio gehiago.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL