BERRIAK / Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak
I 2021eko urria I
Leartibai Garapen Agentziak ekintzailetzaren bidean dauden pertsonentzako bi programa antolatu ditu: bat, negozio-ideia bat dutenei bideratuta, ideiaren negozio-eredua lantzeko; bestea, negozio bat martxan jarri nahi dutenei zuzenduta. Biek izango dute laguntza ekonomikoa.
- Ideia lantzeko laguntza:
1.000 eta 1.300 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute ideia bat duten ekintzaileek.
Programa azaroaren 17an hasiko da. Parte hartzaileek ideiaren negozio-eredua landuko dute, bi hilabetez, Garapen Agentziaren laguntzarekin.
- Enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntza:
Negozio-ideia bat izanda epe laburrean enpresa sortu nahi duenak izango dira laguntzaren onuradunak. 1.500 eta 1.950 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute parte hartzaileek.
Programa azaroaren 17an hasiko da. Ekintzaileek enpresa sortzeko jarraitu beharreko pausuak emango dituzte Leartibai Garapen Agentziaren gidaritzapean. Hiru hilabeteko iraupena du eta 2022ko lehen hiruhilekoan enpresa sortu nahi dutenei zuzenduta dago.
Bi programa horietakoren bat interesatzen bazaizu eta informazio gehiago nahi baduzu, sartu gure web-orrialdean www.leartibai.com edo jarri gurekin harremanetan 94 616 90 88 zenbakian. Bietan izena emateko azken eguna azaroaren 15a da.
Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketa eta Pertsona Ekintzailearen Eguna
Leartibai Garapen Agentziak, eskualdeko ekintzaileei lagundu nahian, aipatutako programak aurrera eramateaz gain, eskualdean ekintzailetzaren garrantzia ere sustatzen du. Horrela, aurten ere, Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketa antolatu du elkarlanean. Lehiaketako sariak urriaren 2an Markina-Xemeinen ospatutako Lea-Artibaiko Pertsona Ekintzailearen Egunean eman ziren. Horrez gain, Enpresa Berrien azoka ere egon zen.
Sarituak:
• Negozio ideia berritzaileena (2.000 €): www.viewingroom360.com
• Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu negozio-ideia onena (1.500 €). 2 saritu: @zurrumurruliburudenda eta @aintzane_ileapaindegia.
• Kooperatiba izaera juridikoa duen enpresa (2.000 €): Hiru Click.
Azokan ikusgai egon ziren enpresak:
• @7seconds.coaching.irudi
• @zurrumurruliburudenda
• www.consultapsicoterapiaaitzibertorre.com
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL