"Lan premiak eta denbora edukitzeak ahalbideratu du proiektua"

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lana noiz helduko zitzaien zain egon beharrean, beraien kabuz beraien proiektu berri hau hastea erabaki dute.

Nortzuk gara

Sendaire fisioterapia zerbitzua da, etxeko fisioterapia oinarri duena. Zerbitzu hau Leire Goitisolo Zumaran eta Maite Zabala Idigoras fisioterapeutek osatzen dugu, biok lekeitiarrak eta gazteak baina baita esperientziadunak.

Etxeko arretan ez-ezik, zentru pribatu eta publikoetan jardun dugu, fisioterapiako hainbat arlotan; traumatologian, neurologian eta geriatrian besteak beste.

Oraingoan, Sendaire fisioterapia zerbitzua sortu dugu, Lea-Artibai eskualdean arlo honetan egon daitezkeen beharrizanak asetzeko asmoz.

Zergatik etxeko fisioterapia zerbitzua?

Sendaire fisioterapia zerbitzuaren funtsa, eskualdean dauden fisioterapia behar ezberdinei erantzutea da.

Etxeko fisioterapiaren bidez, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak artatu nahi ditugu, beraien etxeko erosotasunean eta beste leku batera mugitzeak izan ditzakeen zailtasun eta dependentziak saihesteko asmoz.

Bestalde, Lea-Artibaiko eskualdean dauden herri txikien beharrizanei erantzun nahi diegu. Osasuna oinarrizko premia dela ulertzen dugun heinean, norbere herrian fisioterapia zerbitzua izatea onuragarria litzatekela uste dugu.

Zer eskaintzen duzue?

Etxeko fisioterapia

Batetik, etxeko fisioterapia zerbitzua eskaintzen dugu. Edozein etxe zein baserrira joateko prestutasuna daukagu, tratamendurako beharrezko materiala guk geuk eramango dugu.

Eskualdeko herri txikiko udalekin  kontaktuan gaude gure eskaintzaren berri izateko.  Orain dela gutxi , Mendexako Udalarekin hitzarmen bat sinatu dugu.  

Formazioa

Azkenik, formaziorako gune bat ere zabaldu nahi dugu. Herriek beraiek ikusten dituzten osasun beharren arabera, formazio ikastaroak antolatzeko aukera zabaltzen dugu, herrian agertzen diren beharren arabera kudeatuko genukeena.

Ikastaroen artean: Mantenimenduko gimnasia, zaintzaileentzako zaintza, gernu inkontinentzia, masajea,….

 

 

 

Sendaire

Tel. 638839041

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2023 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 22 1 2 3 4
week 23 5 6 7 8 9 10 11
week 24 12 13 14 15 16 17 18
week 25 19 20 21 22 23 24 25
week 26 26 27 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe