BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak
Abian da 3R programaren hirugarren edizioa!
I 2021eko urria I
Leartibai Garapen Agentziak abian jarri du 3R enplegagarritasun programaren hirugarren edizioa. Ekimen honen helburua eskualdean lana galdu duten pertsonei lan-merkatura itzultzen laguntzeko tresnak eta teknikak eskaintzea da.
2021eko apirilaren 1a geroztik lana galdu baduzu, hau da zure enplegu-programa!
Programaren hirugarren deialdi honetan, parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonek hainbat jarduera eta tailer burutzeko aukera izango dute, urria eta abendua bitartean; horien bidez, lan-merkatura bueltatzeko aukerak areagotzeaz gain, langabeziaren ondorioak kudeatzen ikasteko teknikak garatuko dituzte.
Aurretik parte hartzeko aukerarik izan ez baduzu, baina hirugarren edizio honetan izena eman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:
Gure bulegoetan:
• Lekeitio. Sabino Arana etorbidea 14.
• Markina-Xemein. Xemein etorbidea 1A – 1. solairua.
• Ondarroa. Kantoipe kalea z/g.
Telefonoa: 94 616 90 88/ 94 603 41 11.
E-mail: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Gure sare sozialei eta albisteei adi egoteko gomendioa luzatzen dizugu!
- Langabezian geratu bazara, lagundu ahal dizugu. Parte hartu 3R programan!
- Eskualdeko enplegagarritasuna sustatzeko tailerrak
- Leartibai Garapen Agentziak 15 langabe kontratatu ditu eta kontrataziorako laguntzak ematen dihardu
- Eskualdeko proiektuak garatzeko lan-eskaintzak
- Eskualdean Enplegua sustatzeko 3R programa berria
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL