Eskualdeko enplegagarritasuna sustatzeko tailerrak
I 2021eko martxoa I
Leartibai Garapen Agentziak langabetuei zuzendutako tailerrak eskainiko ditu eskualdeko enplegagarritasuna sustatzeko helburuarekin. Tailerrek 5 orduko iraupena izango dute eta martxoaren 22an eta 24an egingo dira, 9:00etatik 11:30etara. Honako gai hauek landuko dituzte parte-hartzaileek:
• CVaren aholkularitza teknikoa: profil profesionala landu eta CV prestatzeko teknikak azalduko dira.
• Lan-elkarrizketetarako prestakuntza: galdera zein erantzun posibleak azaldu eta esperientzia pertsonalak aztertuko dira.
• Enpleguaren bilaketa aktiborako teknikak: lana bilatzeko eskuragarri dauden teknikak eta informazioa eskainiko dira.
Ekimen honen helburua eskualdean Covid-19ak sortutako kalteak murriztea da. Horretarako, epidemiaren ondorioz lana galdu duten pertsonei lan-merkatura itzultzen laguntzeko tresnak eta teknikak eskainiko zaizkie.
Tailerretan parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: 2020ko martxoaren 14a geroztik lana galdu izana, Lanbiden alta emanda egotea eta Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein edo Ondarroan erroldatuta egotea.