Langabezian geratu bazara, lagundu ahal dizugu. Parte hartu 3R programan!

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2021eko ekaina I

Azken hilabete hauetan, Leartibai Garapen Agentziak 3R programaren bigarren deialdia aurrera eraman du, eskualdean Covid-19ak sortutako kalteak murriztea helburua duena. Horrela, pandemiaren ondorioz lana galdu duten pertsonei lan-merkatura itzultzen laguntzeko tresnak eta teknikak eskaini dizkiegu.

23 pertsonek parte hartu dute bigarren deialdi honetan, eta 2020ko martxoaren 14tik aurrera hainbat jarduera eta tailer egiteko aukera izan dute. Horien bitartez, lan-merkatura bueltatzeko aukerak handitzeaz gain, langabezian geratzeak sortutako ondorioak kudeatzen ikasteko teknikak ere jaso dituzte.

Parte-hartzaileen egoera askotarikoa izan da. Esaterako, 23 partaideetatik 11 emakumezkoak eta 12 gizonezkoak izan dira; hau da, % 47,8 eta % 52,2.

Programa burutu ostean, 8 partaidek lana lortu dute eskualdean bertan eta beste guztiek lana bilatzen dihardute guk emandako tresna eta informazioaz baliatuz.

Hala ere, lan-merkatua Covid-19aren ondorioak pairatzen jarraitzen du. Horregatik, aurretik parte hartzeko aukerarik izan ez dutenek eta izena ematea nahi dutenek, gurekin harremanetan jarri daitezke, laster 3R programaren hirugarren deialdia martxan jarriko baitugu. Hirugarren deialdi hori 2022ko martxoaren 31n bukatuko da; beraz, gure sare sozialei eta albisteei adi egoteko gomendioa luzatzen dugu!

Leartibai Garapen Agentziarekin harremanetan jartzeko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi edo gure bulegoetako batera deitu dezakezue:

        • Lekeitio: Sabino Arana etorbidea 14 – 94 603 41 11.

        • Markina-Xemein: Xemein etorbidea 1A – 1. solairua - 94 616 90 88.

        • Ondarroa: Kantoipe kalea z/g – 94 683 34 95.

Kartela ikusi

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2023 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 39 1
week 40 2 3 4 5 6 7 8
week 41 9 10 11 12 13 14 15
week 42 16 17 18 19 20 21 22
week 43 23 24 25 26 27 28 29
week 44 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe