Abian da 3R programaren hirugarren edizioa!

Inprimatu

I 2021eko urria I

Leartibai Garapen Agentziak abian jarri du 3R enplegagarritasun programaren hirugarren edizioa. Ekimen honen helburua eskualdean lana galdu duten pertsonei lan-merkatura itzultzen laguntzeko tresnak eta teknikak eskaintzea da.

2021eko apirilaren 1a geroztik lana galdu baduzu, hau da zure enplegu-programa!

Programaren hirugarren deialdi honetan, parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonek hainbat jarduera eta tailer burutzeko aukera izango dute, urria eta abendua bitartean; horien bidez, lan-merkatura bueltatzeko aukerak areagotzeaz gain, langabeziaren ondorioak kudeatzen ikasteko teknikak garatuko dituzte.

Aurretik parte hartzeko aukerarik izan ez baduzu, baina hirugarren edizio honetan izena eman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

     Gure bulegoetan:

        • Lekeitio. Sabino Arana etorbidea 14.

        • Markina-Xemein. Xemein etorbidea 1A – 1. solairua.

        • Ondarroa. Kantoipe kalea z/g.

     Telefonoa:  94 616 90 88/ 94 603 41 11.

     E-mail: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Gure sare sozialei eta albisteei adi egoteko gomendioa luzatzen dizugu!

Kartela ikusi