BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Eskualdeko enplegagarritasuna sustatzeko tailerrak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2021eko martxoa I

Leartibai Garapen Agentziak langabetuei zuzendutako tailerrak eskainiko ditu eskualdeko enplegagarritasuna sustatzeko helburuarekin. Tailerrek 5 orduko iraupena izango dute eta martxoaren 22an eta 24an egingo dira, 9:00etatik 11:30etara. Honako gai hauek landuko dituzte parte-hartzaileek:

     •  CVaren aholkularitza teknikoa: profil profesionala landu eta CV prestatzeko teknikak azalduko dira.

     •  Lan-elkarrizketetarako prestakuntza: galdera zein erantzun posibleak azaldu eta esperientzia pertsonalak aztertuko dira.

     •  Enpleguaren bilaketa aktiborako teknikak: lana bilatzeko eskuragarri dauden teknikak eta informazioa eskainiko dira.

Ekimen honen helburua eskualdean Covid-19ak sortutako kalteak murriztea da. Horretarako, epidemiaren ondorioz lana galdu duten pertsonei lan-merkatura itzultzen laguntzeko tresnak eta teknikak eskainiko zaizkie.

Tailerretan parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: 2020ko martxoaren 14a geroztik lana galdu izana, Lanbiden alta emanda egotea eta Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein edo Ondarroan erroldatuta egotea.

Kartela ikusi

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2023 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 39 1
week 40 2 3 4 5 6 7 8
week 41 9 10 11 12 13 14 15
week 42 16 17 18 19 20 21 22
week 43 23 24 25 26 27 28 29
week 44 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe