BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Eskualdeko proiektuak garatzeko lan-eskaintzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko abendua I

Leartibai Garapen Agentziak 15 lan-eskaintza kaleratu ditu eskualdeko proiektu ezberdinak aurrera eraman ahal izateko. Kontratazio horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2020ko ekainaren 30ean kaleratu zuen ebazpen honen baitan kokatzen dira: «Ebazpena 2020ko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen programa».

8 lan-eskaintza eskualdeko bidezidorrak eta herrien eremuen edertze eta mantentze-lanetarako izan dira. Elkarrizketak abenduaren 9an eta 10ean egin dira, eta erantzunak abenduaren 22rako emango dira; beraz, kontratazioak urte amaierarako egingo dira.

Beste 7 lan-eskaintzek teknikari profila dute eta abenduaren 14an egin dira azken elkarrizketak.

Lan eskaintzen ezaugarriak:

Lanen koordinatzailea: bidezidorren eta herrietako mantentze-lanetan ari direnen koordinazioa izango da bere betebeharra. Udalekin adostuko dira egin beharreko lanak.

Laneratze teknikaria: bi lanpostu izango dira. Enpleguko lan-ibilbideak prestatu eta burutzea izango da beraien lana, dirulaguntzen azterketa eta ebazpen proposamenekin batera.

Elikadurako teknikaria: Hamen Bertokoa proiektuaren dinamizazioa, sentsibilizazioa eta komunikazioa izango dira bere egitekoak.

Ekintzailetza teknikaria: enpresa berrien sorreran laguntzea izango da bere egitekoa. Bideragarritasun azterketak, dirulaguntza eskariak, tramitazioak eta justifikazioak egingo ditu, baita kultura ekintzailea sustatu ere.

Turismo teknikaria: turismoko sustapen eta marketin digitalerako plangintza prestatu eta burutzeaz gain, turismoko web orria eguneratu eta hobetzea ere bere betebeharren artean egongo da. Turismo-sektorearekin harremanetan egongo da.

Lehen sektoreko haztegiaren proiektua: eskualdean lehen sektorera bideratuko den haztegia martxan jarri, dinamizatu eta bertan kokatzeko ekintzaileak bilatzea izango dira egin beharreko lanak.

Lanpostu guztiek 6 hilabeteko iraupena dute, lanaldi osokoak dira eta kontratu guztiak hilaren amaieran hasiko dira.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2023 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 39 1
week 40 2 3 4 5 6 7 8
week 41 9 10 11 12 13 14 15
week 42 16 17 18 19 20 21 22
week 43 23 24 25 26 27 28 29
week 44 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe