BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Eskualdean Enplegua sustatzeko 3R programa berria

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko urria I

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako tokiko enplegua sustatzeko ‘3R’ programaren bitartez Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzak 2021eko martxoaren 31ra arte eskainiko den laneratzeko zerbitzu berri bat ipini du martxan.

Lea Artibain, COVID-19ak sortutako krisia dela eta, zoritxarrez, zenbait pertsonek lana galdu dute azken hilabeteetan. Beraz, lana galdu duten pertsonei laguntza, orientazioa eta aholkularitza ematea da helburua, ahalik eta lasterren lana aurkitu dezaten.

Leartibai Garapen Agentziako udalek COVID-19aren ondorioei aurre egiteko eta herrietako ekonomia berraktibatzeko hartutako neurrien artean sartzen da programa hau.

Pertsona langabe horrek lan-merkatura sartzeko aukera gehiago izan dezaten, berrorientatzeko eta birgaitzeko programa hau 5 fasetan banatzen da:

Programaren helburu nagusiak honako hauek dira: kolektibo horien enplegagarritasuna handitzea, kaltetutako pertsonak benetan laneratzea lortzea, eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzea kontratazio-premiei erantzunez, eta, ondorioz, Lea Artibaiko eskualderako enplegua eta aberastasuna sortzea.

Egungo egoera eta hartzaileen ezaugarriak kontuan hartuta, laneratzen laguntzeko programa indibidualizatu bat garatu dugu, jaso ohi duten orientaziotik harago doana. Tutoretzan oinarritutako ibilbide bat garatu da, babes handiagoarekin, planteatutako helburuak lortzeko.

Bestalde, laneratzeko orduan proaktibitateak duen garrantziaz oharturik, prozesu honetan bereziki landuko den kontzeptu bat izango da. Garrantzitsua baita enpresek une honetan dituzten beharrak ondo ezagutzea eta horiei erantzutea, eskaintzen eta profilen arteko lotura egokia eginez.

Programa honetan interesa dutenek gure bulegoetara hurbildu daitezke edo emailez idatzi dezakete: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Bulegoak:

LEKEITIO: Sabino Arana 14, behea      

MARKINA-XEMEIN: Lea-Artibai Berrikuntza Gunea, Xemein etorbidea 12-A. (1.solairua)  

ONDARROA: Kanttoipe z/g   

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatutako programa.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2023 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 39 1
week 40 2 3 4 5 6 7 8
week 41 9 10 11 12 13 14 15
week 42 16 17 18 19 20 21 22
week 43 23 24 25 26 27 28 29
week 44 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe