BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak
Hamen Bertokoa bazkideen bilera eta ekimen berrien proposamenak
I 2020ko otsaila I
Hamen Bertokoa Lea-Artibain ekoiztutako elikagaiak eskualde honetako herritarren artean ezagutzera emateko proiektua da, eta produktu horien ekoizpena eta kontsumoa sustatzea du helburu.
Pasa den urtarrilaren 21ean, Leartibai Garapen Agentzia eta Landa Garapenerako Alkarteak deituta, Hamen Bertokoa osatzen duten sektore desberdinetako bazkideen bilera egin zen. Bertan, orain arte egindakoaren jarraipena eta balorazioa egin ondoren, 2020rako ekimen berriak aurkeztu eta bertaratuen ekarpenak, kezkak eta proposamenak jaso ziren.
Ekimen berrien artean honako hauek aurkeztu ziren, besteak beste: urtarrila-otsaila bitartean martxan egon den Zozketa handia (bazkide diren dendetan Hamen Bertokoa produkturen bat erosiz gero, txartel bat eman da, otzara baten zozketan parte hartzeko. Otzarak Hamen Bertokoako ekoizle guztien produkturen bat izan du); eskualdeko erakunde eta elkarteen atxikimendua; eskualdean antolatzen diren ekintzak Hamen Bertokoa proiektuarekin harremandu; herritarren ezagutza, kontzientziazioa eta konpromisoa lortzeko ekintzak egin...
Horrez gain, martxan dauden komunikazio euskarriak (webgunea, sare sozialak, arbelak...) gogorarazi ziren. Bizkaia irratian proiektuaren inguruan elkarrizketa nori egin ere erabaki zen. (entzun nahi baduzu egin klik hemen). Horrekin lotuta, bertaratuek beraien kezkak azaldu zituzten, eta bakoitzak bere produktuaren lanketa prozesua, abantaila nutrizionalak… azaltzeko konpromisoa hartu zuen, ondoren komunikazio plan baten bitartez herritarrei helarazteko.
- Leartibai Garapen Agentzia SAREKIN-Bizkaia Ekinean Saloian
- Leartibai Garapen Agentziak Markina-Xemeingo Urriko Azoka Nagusian parte hartu du aurten ere
- Hamen Bertokoa osatzen duten sektoreen taldeko bilera
- Hamen Bertokoa
- Bizkaiko Foru Aldundiak Enpresa berritzaileak sortzeko dirulaguntza kaleratu du
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL