BERRIAK / Eskualdeko Proiektuak

Leartibai Garapen Agentzia SAREKIN-Bizkaia Ekinean Saloian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko abendua I

“Ate bat zarratzen den guztietan beste bat zabaltzen da” María Tatoren esanetan. Maríak, bokaziozko ekintzailea 23 urte zituenetik, hizlaria, unibertsitateko irakaslea…, Mikel Renteriarekin (“WOP Challenge” sustatzailea eta sortzailea) batera, pasa den abenduaren 12an, Bilboko San Mames Estadioan, SAREKIN-Bizkaia Ekinean Saloiaren baitan izandako lankidetzaren boterearen inguruko mahai-inguru baten parte hartu zuen.

Sarekin, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bitartez, bultzatutako proiektutik sortzen da. Bertan, Bizkaiko ekintzailetza sistemako eragile eta erakunde guztiek parte hartzen dute, beraien baliabideak eta zerbitzuak ekintzailetza komunitateari errazteko konpromisoarekin; horien artean, Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioa.

Jardunaldia eragileen, erakundeen, enpresen…elkarlanaren botereaz hausnartzera eta bere ekintza plana aurkeztera bideratua egon zen. Foru Aldundiko Enplegu Ahaldunak, Teresa Laespadak, hasi zuen saioa, pertsona guztiei, entitate, erakunde eta instituzioei ekintzailetza sarea sortzeko egindako lanarengatik eskerrak emanez. Ondoren, Adela Balderasen txanda heldu zen, nork sarearen hasiera eta helburu nagusiak gogorarazteaz gain, koordinazio-taldea ere aurkeztu zuen. Halaber, Beatriz Morcillok berriak eta aurreikusitako akzio plana erakutsi zituen eta parte-hartzaileei beraien ideiak gehitzeko gonbidapena luzatu zien. Sarekin Saloira bertaratu zirenak 50 baino gehiago izan ziren, guztiak ekintzailetza ekosistemarekin lotutakoak.

Sarekin sarearen baitan datorren urterako aurreikusitako ekintzen artean “Sarekin Week 2020” aipatu behar da. Bizkaiko ekintzailetza komunitateari zuzendutako gune interaktibo bat izango da, non ekintzailetza esparruarekin eta bere fase ezberdinekin lotutako ekintzak eta jarduerak antolatuko diren. Enpresen sorreraren gidaliburu bat garatzeko asmoa ere badago.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2023 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 39 1
week 40 2 3 4 5 6 7 8
week 41 9 10 11 12 13 14 15
week 42 16 17 18 19 20 21 22
week 43 23 24 25 26 27 28 29
week 44 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe