BERRIAK / Mikroenpresak eta Merkataritza
6.000 €-ra arteko kontratazio laguntzak Lea-Artibain
I 2020ko abendua I
Leartibai Garapen Agentziak kontratuak egin dituzten edota hurrengo hilabeteetan egingo dituzten enpresentzako laguntzak kaleratuko ditu. Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen dirulaguntzen baitan kokatzen dira.
Laguntzen deialdia laster kaleratuko da eta betebeharreko baldintza nagusi hauek izango ditu:
Onuradunak:
Programa honetan jasotako laguntzen onuradun izan daitezke autonomoak nahiz enpresak, haien izaera juridikoa edozein dela ere.
Kontratatzen den pertsonaren ezaugarriak:
· Kontratazioaren unean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
· Lea-Artibai eskualdekoa izatea.
Laguntzen ezaugarriak:
2020ko uztailaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean egindako kontratuek 3 hilabete edo gehiagoko iraupena eta % 50etik gorako lanaldia izan beharko dute.
Laguntza horietarako aurrekontua 34.000 eurokoa da, eta gehienez 6.000 eurokoa 6 hilabeteko lanaldi osoko kontratuetarako.
Laguntzak eskatzeko epea, deialdia Leartibai Garapen Agentziaren webgunean argitaratzen denetik, martxoaren 15era artekoa izango da.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL