Eremu gorrian dauden herrietako jatetxe eta ostalarientzako laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2021eko urtarrila I

Eskualdeko udalerriek, Leartibai Garapen Agentziaren bitartez, laguntza zuzenak bideratuko dituzte COVID 19aren ondorioz eremu gorrian dauden Lea-Artibaiko herrietako jatetxe eta ostalariei zuzenduta.

COVID-19ak sortutako osasun-krisiak zuzenean eragiten die gure herrietako merkatari, ostalari eta bestelako zerbitzu enpresei. Horiek gure herrien bizi iturria direla ikusiz, Leartibai Garapen Agentziaren asmoa da negozioen aldi baterako itxierak eragindako galera ekonomiko zuzenaren egoera arintzen laguntzea eta ahal den neurrian, negozio horiek behin betiko ixtea saihestea.

Ekimenaren zenbatekoa 86.100 €takoa da eta establezimendu bakoitzak 550€/hileko laguntza jaso dezake, baldintzak bete ezkero. Kopuru hori itxiera-asteen arabera hainbanatuko da; hau da, itxiera aldia hilabete bat baino gutxiagokoa bada, kopuru hori asteka banatuko da. Hilabete bat baino gehiagokoa bada, aldiz, udal bakoitzak emango du onespena laguntza birbideratzeko.

Agentzia osatzen duten 6 herriez gain (Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa), Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Ziortza-Bolibarko udalek ere ekimenarekin bat egin dute, eskualdeko garapen ekonomikoarekin kezkatuta. Beraz, Leartibai Garapen Agentziaren gidaritzapean, Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Ziortza-Bolibarko jatetxe eta ostalaritzako establezimenduek eskatu ahal izango dute laguntza.

Eskaera egiteko epea urtarrilaren 21etik, alarma egoera amaitu arte (maiatzak 9) izango da.  Agiriak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali behar dira edo eskura entregatu Leartibai Garapen Agentziaren hiru bulegoetako baten (Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa). Oinarriak eta informazioa www.leartibai.com webgunean daude eskuragarri.

COVID19ak sortutako egoera dela eta, mesedez, dokumentazio guztia beteta eta sinatuta eramatea eskatzen dute. Posta elektroniko bidez bidaltzen dutenek dokumentazio guztia e-mail bakarrean bidali beharko dute. E-mail bidez bidaltzea eskertzen dute, tramitazioa arinagoa izango baita.

Leartibai Garapen Agentziak informazio (neurriak, beste erakunde batzuen dirulaguntzak…) eguneratua eskaintzen du bere webgunean www.leartibai.com eta sare sozialetan (Instagram, Facebook eta Twitter). Telefono bidezko kontsultak egin nahi dituztenek 94 616 90 88 zenbakia erabil dezakete.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 17 1 2
week 18 3 4 5 6 7 8 9
week 19 10 11 12 13 14 15 16
week 20 17 18 19 20 21 22 23
week 21 24 25 26 27 28 29 30
week 22 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe