Tursimoa ez da gelditu Lea-Artibain

Inprimatu

I 2021eko ekaina I

2021. urte honetan Covid-19ak izugarrizko eragina izan du, eta turismo-sektorea zigortuenetariko bat izan bada ere, guk inoiz baino indar handiagoz jarraitzen dugu lanean, egoerara egokitzeko eta merkatuen irekierarako prest egoteko. Murrizketak kontuan hartuta, orain arte 2021ean egindako ekintza gehienak marketin digitalarekin lotuta egon dira. Azpimarratu behar da, halaber, jarduera guztiak garatzeko orduan oso kontuan hartu dela Lea-Artibaiko turismo-sektorea osatzen duten enpresen egoera, eta egungo eskariaren eta eskari potentzialaren azterketa sakona ere egin da.

Hauek dira 2021. urte honetan planifikatutako ekintza batzuk:

        • Publizitate kanpainak Facebooken eta Instagramen, martxoan, ekainean eta irailean, hurbileko merkatuetan.

        • Argazki-artxibo berri bat egitea.

        • Hobekuntzak webgunean, blogeko atal bat eta mikrosite bat sortzea.

        • Sare sozialak kudeatzea (Facebook, Instagram eta Twitter).

        • Eskualdeko turismo-enpresen eskaintza bateratua sortzea Aste Santuari begira.

        • Basquetour eguneko planak: eguneko proposamenak sortzea, eskualdean plan desberdinez gozatzeko.

        • Lea Artibai Coworking programa: sektoreko enpresei zuzenduta, enpresen arteko motibazioa eta lankidetza ardatz hartuta.

        • Komunikazioari eta produktibitateari buruzko prestakuntza.

        • Eskape Lea Ibilbideajarduera sustatzea ekainean. Scape joko hau Lea bidean zehar egiten da.

        • Lea Artibai Outdoorproduktuaren offline sustapena Bizkaibusen, ekaina eta uztaila bitartean.

        • GR38produktuaren offline sustapena Bilboko tranbian, iraila eta urria bitartean.

        • Ate irekiak urria eta azaroa bitartean Uribe eta Urdabai eskualdeekin batera, gure eskualdeetako baliabide turistikoak ezagutarazteko.

        • Urriko lehen astean Lea Artibai Fest ospatuko da Hamen Bertokoa proiektuarekin elkarlanean.

        • Jarduera batzuetan Blog Trip bat sartuko dugu influencer batzuekin

        • Turismo Euskadi Kode Etikoa eta Destino Seguro lehiakortasun-programak.