Lea-Artibaiko ekintzaileentzako 1.000 eta 1.950 euro arteko dirulaguntzak
I 2020ko otsaila I
Leartibai Garapen Agentziak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailea izanik, ekintzaileentzako dauden dirulaguntzen kudeaketa egiten du Lea-Artibai eskualdean.
Aurten, bi programa jarri dira martxan ekintzaileei zuzenduta:
1) Ideia lantzeko programa:
3 hilabetez, ideia landuko dute talde lanean, Canvas metodologia erabilita. 1.000-1.300 € arteko dirulaguntza jasoko dute.
2) Enpresa martxan jartzeko programa:
3 hilabetez, banakako bilera eta tutoretzen bitartez, Leartibai Garapen Agentziaren laguntza izango dute, enpresa sortu ahal izateko azterketak eta jarraitu beharreko pausuak aurrera eramateko. Kasu honetan, enpresa sortuz gero, 1.500 eta 1.950 € arteko laguntza jasoko du ekintzaileak. Sortzen ez badu, berriz, dagokion kopuruaren erdia eskuratuko du.
Programa biak hasi berri dira; halere, oraindik aukera dago beste norbaitek parte hartu nahi badu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri Leartibai Garapen Agentziarekin harremanetan.