Molise (Italia) eta Donegal (Irlanda) eskualdeek Lea-Artibai hartuko dute eredu gisa beraien ondare kulturalaren kudeaketan eskualde politikak hobetzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko azaroa I

Ondare kulturalaren kudeaketan eskualde politikak hobetzeko Lea-Artibaiko praktika onetan oinarritu dira Molise (Italia) eta Donegal (Irlanda) eskualdeak. Halaxe jakinarazi zuten HERICOAST-Interreg Europa proiektuan parte hartu duten ordezkariek Lekeition egin zuten proiektuaren itxiera jardunaldian. Moliseren kasuan,hiriko paisaia historikoa eta bertako ondarea nabarmentzeko helburuarekin, Basquetourrek euskal kostaldeko ondarea kudeatzeko egiten duen lana oinarritzat hartu dute. Donegal eskualdean, aldiz, kostaldeko garapenaren ikuspegi objektiboagoa lortu ahal izateko, Lekeitioko Itsas Ondarearen ereduan ardaztu dira; hau da, ondare kulturala eta naturala tokiko ezagutza sortzeko baliabidea izatea: tokiko nortasuna, historia, ohiturak, eta abar.

HERICOAST-Interreg Europa proiektuaren amaiera ekitaldia Lekeitioko Silken hotelean ospatu zen azaroaren hasieran. Proiektuan parte hartu duten Europako kideez gain; Jon Arriola, Leartibai Garapen Agentziako Zuzendaria; Cristina Mugika, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo eta Tokiko Lehiakortasuna sustatzeko zuzendaria; Mikel Xabier Aizpuru Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturalaren Zuzendaria; Iñigo Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila, Basquetourreko lankidetza publiko eta pribatuko eta landa garapeneko arduraduna; María Peraita, UNESCO-Euskal Herriko Unibertsitateko paisaia kulturalak eta ondarea; eta Lea-Artibai eskualdeko eragile eta instituzioetako ordezkari ezberdinak batu ziren proiektuaren emaitzak bertatik bertara ezagutzeko.

Leartibai Garapen Agentziako zuzendariaren hitzetan “Natura eta kultura ondarearen balioaz jabetzea garrantzitsua da eta ondare hori era jasangarrian ustiatzeko eta zaintzeko kudeaketa bide berriak bilatu behar ditugu”. Bere aldetik, Mugikak, bere zuzendaritzaren atxikipena eman zion proiektuari eta Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturalaren zuzendariak ondare naturala, kulturala eta turismoa bateragarriak izan behar direla aipatu zuen “erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa da ondarea babesteko, zaintzeko eta zaharberritzeko, ikertzeko eta bere balioa azpimarratzeko” esan zuen. UNESCOko Peraita egungo kulturaren homogeneizazioaz aritu zen eta besteengandik bereizteak tokiko garapenean duen garrantzia azpimarratu zuen “Ondareak era ezberdinetako balio eta edukiak ditu eta eskualdeen nortasuna edo marka ahalbidetzen dute”.

HERICOAST-INTERREG EUROPA PROIEKTUA

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako HERICOAST proiektu honekin ibai- eta itsas-eskualdeetako ondare kulturalaren kudeaketan eskualde politikak hobetzea lortu nahi da, ondarearen ustiapena eta zaintzaren arteko oreka lortzeko. Horretarako, hainbat ekintza burutu dituzte proiektuko kide ezberdinek: Leartibai Garapen Agentzia, Vest Adger Diputazioa (Norvegia), Gaztela eta Leongo Biltzarra (Espainia), Molise eskualdea (Italia), Donegal Diputazioa (Irlanda), Tulcea eskualdea (Errumania), CIVISCAPE eta Amsterdameko Unibertsitatea (Holanda).

Lurraldeen arteko lankidetzan oinarrituta, bazkide guztien emaitzak bildu, praktika onak partekatu eta zeregin berdinean ari direnen arteko elkarte bat sortzea ahalbidetu du HERICOAST proiektuak. 3 ildo nagusitan lan egin dute, ondarearen kudeaketa, naturaren kontserbazioa eta kostaldeko turismoa suspertzea. Horrela, 6 proiektu garatu eta 17 praktika on argitaratu dituzte (hauetako 15 beste lurralde batzuek erabiltzeko balioztatu zirelarik).  Bazkide bakoitzak ekintza plan propioa garatu zuen beste bazkideren baten praktika on baten oinarrituta.

Ikasitako gai garrantzitsuenetako bat kostaldeko turismoaren ingurukoa izan da: paisaia aisialdirako erabiltzea erronka handia da eta beste sektore batzuk ere uztartzen ditu, enpresariak, erakundeak, eskualdeak, eta abar. Horien arteko koordinazio eta lankidetza ildoak ezarri behar dira turismoaren erabilera desegokiak ekiditeko” adierazi dute proiektuko ordezkariek. Basquetour nabarmendu dute kostaldeko turismoaren kudeaketaren adibide on bezala eta aldaketa klimatikoaren erronka, lankidetzan aritzearen garrantzia eta enpresa publiko eta pribatuen arteko lotura ere funtsezkoak direla azpimarratu dute.

 

 

 

 

 

 

 

Lea-Artibai eskualdea HERICOAST proiektuan

Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzak, HERICOAST proiektuaren bidez, kostako natur eta kultura ondarea babesteko eta ustiatzeko politiken artean oreka lortu nahi izan du, jasangarritasuna bermatu ahal izateko.

Proiektu honen baitan egindako barne hausnarketa, beste eskualdeetara egindako bisitak eta ikasitako guztiari esker, Lea-Artibai kostaldeko ondarearen turismo estrategia definitu dute, kostaldeko ondarea Euskal Herriko nazioarteko kostaldeko turismo taldea sartzea ahalbidetu dute eta kostaldeko ondarea, ekintzailetza eta negozioen babeserako zerbitzuak integratu ditu Agentziak. Honen bidez eskualde nortasuna garatu, kostaldeko turismoa dinamizatzeko plan bat garatuko dute elkarlanean oinarrituz, enpresa berriak sortu eta sustatzaileekin lan egiteko aukera gehiago lortu dira eta elkarlanerako bide berriak zabaldu dira (kostako eskualdeak, Basquetour, EJ- Ondarea, BFA-Turismo, BFA-Kultura...)

Aipatu beharra dago, HERICOAST proiektuak ezagutza transferentziarako egindako ekimenak bakarrik diruz laguntzen dituela, eta ez ordea, ondarea balioan jartzeko ekintza planetik sortu daitezkeen inbertsioak. Hori dela eta, eragile guztien konpromisoa ezinbestekoa da hurrengo pausuak eman ahal izateko.

Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzako ordezkariek proiektuan zehar ondarearen kudeaketa era jasangarrian aurrera eramateko tresnak jaso dituzte eta bertan parte hartzea oso aberasgarria eta interesgarria izan dela nabarmendu dute. Beste bazkideengandik ikasi eta esperientzia asko partekatu dituzte. Gainera, HERICOAST proiektuak tokiko garapenerako estrategia sendotzea ahalbidetu du.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2023 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 39 1
week 40 2 3 4 5 6 7 8
week 41 9 10 11 12 13 14 15
week 42 16 17 18 19 20 21 22
week 43 23 24 25 26 27 28 29
week 44 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe