Leartibai Garapen Agentzia SPRI eta Basquetourren eskualdeko erakunde homologatua da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

SPRI Eusko Jaurlaritzaren eraldaketa lehiakorrerako sozietatea da, erakunde honen bidez gestionatzen dira garapen ekonomikoarekin zerikusia duten programa asko eta asko. Basquetour, era berean, Eusko Jaurlaritzaren turismoaren euskal agentzia da eta Euskadiko turismoari dagozkion programak kudeatzeaz arduratzen da.

Leartibai Garapen Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren menpeko 2 erakundeok gestionatzen dituzten ondorengo proiektuak eskualdean lantzeko erakunde homologatua da:

+innova Txekeak: enpresa industrial eta hauei lotuta dauden zerbitzu enpresei bideratutako txekeak edo dirulaguntzak dira. Kanpo aholkularitza baten laguntzarekin azterlan arin eta praktikoa martxan jarri ahal izango dute enpresek. Aholkularitzaren lan arloak konponbide aurreratuetara bideratzen dira kudeaketan, negozio ereduetan, lankidetzan, finantza gaikuntzan edo eta bezero-hornitzaile harremanetan, besteak beste.

e-commerce Txekeak:(cheques e-commerce): merkataritza sektorera bideratzen diren txeke edo eta dirulaguntzak dira. Kasu honetan aurkezten diren proiektuak negozio elektronikoan sartzeko diagnostikoak eta estrategia markatzeko izango dira. Txekeen kasuan enpresak eskaria egiten duenean SPRIra bidali aurretik Leartibai Garapen Agentziak bere balorazioa egin beharko du.

Ekintzailetzaren euskal zerbitzua: Euskadin edozein ekintzailek bere negozio ideia lantzeko aholkularitza jaso nahi badu plataforma honetara jo dezake. Kasuz-kasu, enpresa Lea-Artibai eskualdean kokatu nahiko balu, Leartibai Garapen Agentziaren enpresa sorrerarako zerbitzura bideratuko litzateke enpresa proiektu berria.

Sicted turismo sektorera bideratzen den helmugaren kalitatearen ziurtagiriada. Zertifikazio honetan turismo sektoreko enpresek parte hartu dezakete eta zehaztutako prozesu bat jarraituz kudeaketan, bezeroarekin harremanetan,… kalitatezko ziurtagiria lortzen dute. Hau lortzeko prozesua Lea-Artibai eskualdean Leartibai Garapen Agentziaren bidez egiten da.

Prozesu homologatua lantzen da Informazio eta Komunikazio Teknologietan praktika egokiak ziurtagiria lortzeko ere. Prozesua gainditzen duen enpresa turistikoa Informazio eta Komunikazio teknologietako maila ezberdinetan kokatzen da eta gai horretan aurrera egiteko eman beharreko pausuak zehaztuta izaten ditu. Programa honen dinamizazioa, eskualdean, Leartibai Garapen Agentziaren bidez egiten da.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2022 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 17 1
week 18 2 3 4 5 6 7 8
week 19 9 10 11 12 13 14 15
week 20 16 17 18 19 20 21 22
week 21 23 24 25 26 27 28 29
week 22 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe