Irrident, Koasta eta Auma proiektuek irabazi dute Lea-Artibaiko XIII. Enpresa Proiektu Lehiaketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko ekaina I

Pasa den ekainaren 7an, ostirala, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak Lea-Artibaiko Ekintzailearen Egunarenedizio berri bat antolatu zuten. Urtero ospatzen den egitasmo horren helburua eskualdeko ekintzaileen lana azaleratu eta merezi duten esker ona ematea da. Urte bakoitzean eskualdeko herri ezberdin batean ospatzen da egun hori eta aurtengoan Etxebarrian izan da.

Ekintzaile Egunaren baitan, Lea-Artibaiko XIII. Enpresa Proiektu Lehiaketako sariak banatu ziren. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako lehiaketa horretara 24 proiektu aurkeztu dira, aurten. Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen ekimenakbi modalitate(negozio ideia berritzaileena eta merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu negozio ideia onena) eta aipamen berezi bat (Emakume Ekintzaileari aipamen berezia) saritu zituen.

Negozio ideia berritzaileenaren saria Ainize Sanchez Larrinaga ekintzaile ondarrutarrarentzako izan zen. Irrident hortz protesien laborategi proiektuak 2.000 euroko saria jaso zuen. Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu negozio ideia onenaren saria Ibon Pazos Ugalde ekintzaile ondarrutarrak jaso zuen. Koasta proiektuagatik 1.500 euroko saria jaso zuen. Aipamen berezia Karle Beristain BarruetabeƱa ekintzaile ondarrutarraren Auma proiektuak jaso zuen. Eskulanen sare bidezko salmenta proiektuak 500 euroko saria jaso zuen.

Aurtengo lehiaketak, berrikuntza modura, lehen bi sarituei beraien proiektua ezagutzera emateko sustapen bideo bat oparitu diete. Bestelako abantaila batzuk ere edukiko dituzte irabazleek: Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean dagoen enpresa haztegian kokatzeko erraztasunak izango dituzte; enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza jasoko dute erakunde antolatzaileen eskutik; eta erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute.

 

 

 

 

 

 

 

Sari banaketaz gain, Lea-Artibaiko Ekintzaile Egunean ume eta gazteei zuzendutako hainbat ekintza ere antolatu ziren herriko ekintzaileen eskutik. Sustraiak Naturak zirku oreka eta malabarismo tailerra, etaStand-up paddle erraldoia eskaini zituen.Rosa Etxabek bere aldetik, estanpazio teknikak ikasteko aukera eman zien bertara hurbildu ziren guztiei. Errekan egindako Stand-up paddle erraldoia izan zen arrakastatsuena, baina beste ekintzetan ere ume eta guraso askok parte hartu zuten. Ekimenari amaiera emateko, Hamen Bertokoaproiektuko kide diren Olaia taberna eta Meabeko Ogixek beraien produktuekin egindako txokolatea eta bizkotxoa banatu zituzten.

*Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.

Antolatzaileak:                                                                                                                                                                                       

                                                                                              

Laguntzailea:

 

 

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2023 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 39 1
week 40 2 3 4 5 6 7 8
week 41 9 10 11 12 13 14 15
week 42 16 17 18 19 20 21 22
week 43 23 24 25 26 27 28 29
week 44 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe